Gasteizko IKA 120tik gora irakaslek osatzen dugu, guztiak HABEk homologatuak. Horretarako, EGA titulua edo baliokideren bat eta lizentziatura edo diplomatura ikasketak ditugu, edota HABEk antolaturiko Diplomatura edo Habilitazioaren bidezko homologazioa.
Irakasle hauetatik 20 bat lagun eskolak ez diren beste lan batzuetan aritzen dira: zuzendaritzan, didaktika arduretan eta material didaktikoaren sortzen.
Irakasleon batez besteko adina 35 urtekoa da. Eskarmentu handiko irakasle asko dago, erdia baino gehiago (%56,41) 10 urtez baino gehiagotan ari dira euskararen irakaskuntzan.
Irakasleen bi heren emakumeak dira (%62,39).
Gasteizko IKAn irakasleak hartzeko dugun irizpideari jarraiki, irakasleen ia erdiak (%47) Arabakoak dira, eta askok gure euskaltegietan ikasi dute.