ikagasteiz-ren webgunea

ikastaroak

Udako ikastaroak

UDAKO IKASTAROAK GASTEIZEN

Uda garaian, uztailean eta irailean, Gasteizko euskaltegietan 2 orduko ikastaroak antolatzen ditugu, baita 5 orduko trinkoak ere.

2008ko uztaila

Erritmoa Egutegia Ordutegia Prezioa Orotara Matrikulazio epea
 5 ordu
Uztailaren 1etik 29ra  8:30-14:00  30€+165€  195€  Ekainaren 2tik 20ra
 2 ordu
 9:00-11:00  30€+110€  140€

2008ko iraila

Erritmoa Egutegia Ordutegia Prezioa Orotara Matrikulazio epea
 5 ordu
Irailaren 1etik 26ra  8:30-14:00  30€+165€  195€  Ekainaren 4tik uztailaren 25ra
 2 ordu
 9:00-11:00
20:00-22:00
 30€+110€  140€

MATRIKULA EGITEKO:

Inprimatu ondoko "Matrikulazio Liburuxka", bete eta euskaltegira eraman:
· Matrikulazio Liburuxka

Matrikulako dirua sartzeko kontu zenbakia:
VITAL Kutxa 2097 0174 15 0008193757.
Finantziaziorako aukerak.

OHARRA: Kutxako ordainagiria matrikularekin batera ekarri behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net


UDAKO BARNETEGIAK

Barnetegia euskalduntzearen osagai garrantzitsua da, hura baita euskara ikasteko biderik labur eta eraginkorrena. Ikasleak, euskaltegiaz gain, aukera gutxi izan ohi du euskararekin harremanetan egoteko. Barnetegiak ziurtatzen dio ikasitakoa praktikan jartzea, baita euskaldun komunitatearekin harremanetan egotea ere.

Hainbat urtez egin ditugu barnetegi iraunkorrak Nafarroako hainbat herritan, baina, HABEk dirulaguntzak kentzea erabaki zuenez geroztik, bertan behera utzi behar izan genituen.

Orain udan (uztailean, abuztuan eta irailean) antolatzen ditugu, Nafarroako hainbat herritan.

Helburua gure ikasleei giro euskaldun batean bizitzeko eta euskaraz egiteko aukera ematea da, egun osoko bizitza euskaraz egitea. Goiz partean eskolak ematen ditugu, urtean zehar euskaltegian ikasitakoa indartu eta mintzamena lantzera zuzenduak; arratsaldez ikasleek hainbat jarduera komunikatibo (aldizkariak egin, antzerki saioak...), ingurua ezagutzeko irteerak eta bestelako kultura ekintzak egiten dituzte.

Antolatzailea Non Noiz Maila Iraupena (egunak) Orduak Prezioa

IKA

NAFARROA                 Tfnoa.: 948 22.22.46 Tfnoa.: 948 63.77.96 Posta-e: bortziriak@ikanet.net

ARABA                                Tfnoa.: 945 15.43.41      Faxa: 945 15.51.75       Posta-e: aratz@ikanet.net

ZUBIETA (Nafarroa) Uztailaren 7tik 20ra 5. urratsetik aurrera 14 100 470€
Uztailaren 21etik abuztuaren 3ra 3. urratsetik aurrera
Abuztuaren 18tik 31ra 3. urratsetik aurrera
LESAKA (Nafarroa) Uztailaren 21etik abuztuaren 3ra 3. urratsetik aurrera
Abuztuaren 4tik 17ra 3. urratsetik aurrera
Abuztuaren 18tik 31ra 3. urratsetik aurrera
Irailaren 1etik 14ra 3. urratsetik aurrera
Irailaren 15etik 28ra 3. urratsetik aurrera

igo
IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341
A | xhtml | CSS