ikagasteiz-ren webgunea

ikastaroak

EGAtik gorako ikastaroak

Ondorengo hauek dira euskaltegian eskaintzen ditugun EGAtik gorako ikastaroak; guztietan baldintza bakarra EGA gainditua izatea da:

· Hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasuna hitzez eta idatziz; bertan Euskaltzaindiaren arauak, gramatika zalantzak, hiztegia, puntuazioa, idazkiak, okerrak zuzendu eta esamoldeak landuko ditugu, besteak beste. (IRALEko H100 ikastaroa)

· Goi-mailako hizkuntza gaitasun praktikoa; bertan H100 ikastaroko edukiak lantzeaz gain, idazmenak garrantzia izango du. (IRALEko H200 ikastaroa)

· Itzulpen tekniken ezagutza teorikoa eta gaitasun praktikoa; itzulpenak egiteko ezinbestekoak diren tresnak aztertuko ditugu. (IRALEko H300 ikastaroa)

· Mintzamen-lanketa oro har; honetan ahoskera, erregistroa, kohesioa, koherentzia, argitasuna, zuzentasuna, jariotasuna eta aberastasunak lekua izango dute. (IRALEko H401 ikastaroa)

Erritmoa Ordutegiak Egutegia Egunak Ordu kopurua Prezioa
2 ordu egunean 18:00-20:00 08-11-04 09-02-10
Astearteetan
(H100/H300)
24 116,00 €
08-11-06 09-02-05 Ostegunetan
H200/H401
24 116,00 €

MATRIKULA EGITEKO:

Inprimatu ondoko "Matrikulazio Liburuxka", bete eta euskaltegira eraman:

· Matrikulazio Liburuxka

Matrikulako dirua sartzeko kontu zenbakia:

VITAL Kutxa 2097 0174 15 0008193757.

Finantziaziorako aukerak.

OHARRA: Kutxako ordainagiria matrikularekin batera ekarri behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net

igo
IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341
A | xhtml | CSS