· B eta D ereduetako ikastetxeetan seme-alabak dituzten gurasoak
· Erakunde publikoetako langileak (HAEE-IVAP)
· Irakasleak (IRALE): euskalduntzea eta EGAtik gorako ikastaro bereziak (H ikastaroak)
· Arabako Aldundia (ALET programa)
· Enpresak euskalduntzen
· Euskal Herriko Unibertsitatea
· Arabako herriak: Gaubea, Maeztu
· DBHn ari diren gazteak
· Euskera irakasle izateko ikastaroa (Glotodidaktika)
· Hizkuntz eskakizunak
B eta D ereduetako ikastetxeetan seme-alabak dituzten gurasoak
Gero eta gehiago dira euskara ikastea erabakitzen duten gurasoak. Guraso gehienen helburua seme-alabekin aritzeko oinarrizko komunikazio-maila lortzea da. Gure ustez, talde horiek euskalduntzea oso garrantzitsua da, beren seme-alabengan duten eragina dela eta.
Talde horiek astean 4 ordu eta erdi egiten dute (astean hiru egun, ordu eta erdiz). Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net
igo
Erakunde publikoetako langileak (HAEE-IVAP)
Euskalduntze-ikasketak burutzen dituzte, eta dagokien Hizkuntza Eskakizuna gainditzea da helburu nagusia. Berezko taldeak sortzen dituzte eta egunean bi orduz aritzen dira gehienetan. Badira batzuk euskaltegiko ohiko taldeetan aritzen direnak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net
igo
Irakasleak (IRALE): euskalduntzea eta EGAtik gorako ikastaro bereziak (H ikastaroak)
Irakasleak (IRALE): euskalduntzea eta EGAtik gorako ikastaro bereziak (H ikastaroak)
Euskalduntze-ikasketak burutzen dituzte, eta dagokien Hizkuntza Eskakizuna gainditzea da helburu nagusia. Berezko taldeak sortzen dituzte eta egunean bost orduz aritzen dira gehienetan. Badira batzuk euskaltegiko ohiko taldeetan aritzen direnak.
H ikastaroak ikastetxeetako irakasleei zuzendutako ikastaroak dira, EGAtik gorako sakontze- eta trebatze-ikastaroak, hain zuzen: H100, H200, H300 eta H400. Horien helburua zuzentasun-arauak, idazkuntza, ahozkotasuna eta itzulpengintza lantzea da. Ikastetxeko irakasleen nahiaren eta beharren arabera egokitzen ditugu ikastaro guztiak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net
igo
Arabako Aldundia (ALET programa)
Arabako Aldundian lan egiten duten eta dagokien Hizkuntza Eskakizuna eskuratua duten langileak trebatzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Helburua langile hauek lanean euskaraz aritzeko izan ditzaketen zailtasunei aurre egitea da. Zerbitzuak laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, baina taldean ere aritzen dira. Lantokian bertan egiten dute, eta astean bakarkako saioetan ordubete egiten dute eta bi ordu taldekako saioetan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net
igo
Enpresak euskalduntzen
Enpresak euskalduntzea ezinbesteko urratsa da euskararen normalizazio soziala lortze aldera, eta euskalgintzak duen erronkarik garrantzitsuenetarikoa. Gasteizko IKAn horretaz jabeturik, aspaldian hasi gara sektorean lanean. Orain arte, Miñaoko zenbait enpresatan, Gasteizko VITALen eta Gipuzkoako hainbat enpresatan aritu gara. Helburua gure eskaintza Arabako eta Gasteizko enpresetan gehiago zabaltzea da.
Saioak enpresa bakoitzaren eta langileen ezaugarriak eta beharrak kontuan harturik prestatzen ditugu, eta bai enpresak baita euskaltegiak ere berebiziko garrantzia ematen diote jarraipen didaktikoa egiteari, langileek ahalik eta etekinik handiena lor dezaten. Ikasleek egiten duten ordu-kopurua enpresak zehazten du.
Gaur egun, Gasteizko VITAL Kutxan ari gara lanean.
Horretaz gain, Finantza erakundeetan euskararen erabilera sustatu, zabaldu eta finkatzeko ikastaroa ere eman izan dugu. Langileen euskara maila hobetzea da helburu orokorra, eta honako hau da xede espezifikoa: euskaraz jakin edo moldatu arren, lan-eginkizunak euskaraz egiten ohitua ez dagoen profesionalak euskara bere laneko eremu zabalagoetan erabili eta euskaraz moldatzeko gaitasuna eskuratzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net
igo
Euskal Herriko Unibertsitatea
Administrazioan ari diren langileek talde bat osatu dute hainbat ikastaro egiteko. Helburua lortutako mailari eustea da eta mintzamena, idazmena eta euskalkiak lantzen dituzte. Hona hemen orain arte egindako ikastaroak: Hizkuntza zuzen erabiltzeko arau eta proposamenak, Idazkuntza eta mintzamena eta Mintzamena eta idazkuntza argitasunaren bidetik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net
igo
Arabako herriak: Gaubea, Maeztu
Gasteizko IKAn betidanik Araban euskaltegirik ez duten eskualdeetan dagoen eskaerari erantzun izan diogu. Egun, Gaubean eta Maeztun ditugu taldeak. Astean 7 ordu eta erdiz aritzen dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net
igo
DBHn ari diren gazteak
Udan hamahiru urtetik gorako gaztetxoei zuzenduriko ikastaro bereziak antolatzen ditugu A, B eta D ereduetan ari diren ikasleentzat. Ikastaroek helburu ezberdina dute ereduen arabera: ikastetxeetan jorratu dituzten edukien erabilera bultzatzea, EGA azterketa prestatzea, oinarrizko funtzio komunikatiboak lantzea...
igo
Euskera irakasle izateko ikastaroa (Glotodidaktika)
Irakaslegaiak Glotodidaktika ikastaro baten bidez gaitzen ditugu. Ikastaro horren bidez oinarrizko prestakuntza ematen diogu irakaslegaiari. Lanean hasten direnean ere formazioa jasotzen segitzen dute mailetako koordinatzaileen eta lan-taldeen bidez. Irailean egin ohi dugu ikastaroa.
igo
Hizkuntz eskakizunak
Administrazioko nahiz Hezkuntzako Hizkuntz Eskakizunak lantzeko ikastaroak ematen ditugu. Azterketetan jartzen dituzten teknikak jorratzen ditugu batik bat, ikasleen beharrak kontuan hartuta betiere.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: aratz@ikanet.net