ikagasteiz-ren webgunea

berriak

atzera

MUSIKA KALE-KANTOIETAN

KULTURika 09-10eko ekimenen barruan kokatu behar dugu egitasmo hau. Badaramatzagu urte batzuk otsaila inguruan kontzertu desberdinak antolatzen. Helburuak, eskenatokia, eta taldeak aldatu egin izan ditugu urte batetik bestera.

Egitasmo honek bi helburu bete nahi ditu: batetik, euskaltegietako ikasleak ikasgeletatik atera eta lagun giroan euskal musikara hurbiltzea. Bestetik, Gasteizen euskal kulturari bere txokoa eskaini ohi dioten tabernekin bat egin, eta bertara hurbiltzeko joera dutenei gure ekarpena egitea, eta aldi berean IKA ezagutaraztea.

Egitasmo honi oihartzun zabalagoa emateko, Gasteizen euskal musikako nobedadeak uhinetan barrena zabaltzen aritzen diren 3KORTXEAko – Hala Bedi irratiko euskarazko musika saioa – kideekin harremanetan jarri ginen. Ideia gustatu eta elkarrekin jarri genuen martxan proiektu hau.

Lehendabiziko edizioak gure aurrikuspen guztiak hautsi zituen. Hainbeste urtetan bila ibilitako formula topatu eta bete-betean asmatu genuelako sentsazioarekin geratu ginen antolatzaileok: IKAko ikasleak ez ezik, jende gehiago ere hurbildu zen Alde Zaharreko kantoietako tabernetara, eta giro bero eta hurbila sortu zen kontzertuetan; IKA eta Hala Bediko 3kortxearen arteko elkarlana ere oso positiboki baloratu genuen; bestalde, egitasmoaren izenarekin eta irudiarekin ere asmatu genuela iruditu zitzaigun.

Horregatik, aurtengoan MUSika kale-kantoietan egitasmoaren 3. edizioarekin gatozkizue. Kontzertuak Gasteizko Alde Zaharreko kantoietako hiru tabernatan izango dira: Hala Bedin, Parralen eta Goran.

EGITARAUA:

  • SORKUN, otsailaren 7an, 20:00etan, HALA BEDI tabernan.
  • KOKEIN, otsailaren 9an, 20:30ean, PARRAL tabernan.
  • TUD, otsailaren 11n, 20.30ean, GORA tabernan.

igo
IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341
A | xhtml | CSS