ikagasteiz-ren webgunea

berriak

atzera

Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa

Kartela

Gasteizko IKAk, urtero, Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa antolatzen du. Ikastaro hori gure euskaltegietan euskara eskolak eman nahi dituztenei begira dago antolatuta. Bi asteko ikastaroa da, eta aurten irailaren 1ean hasi eta irailaren 17an bukatuko da. Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu: teoria lehendabiziko astean eta ikasitako teoria praktikan jarri bigarrenean. Praktikak euskaltegiko taldeetan egingo dira.

 

 Ikastaroa Zaldiaran euskaltegian izango da, Badaia kalea 25-behea. Ordutegia: 08:30-14:00. Dena dela, bigarren astean arratsalde batzuk beharrezkoak izango dira taldeko irakasle titularrarekin programatu ahal izateko. Arratsaldeko ordutegia ez dago finkatuta; irakasle titularrak eta irakaslegaiak zehaztuko dute.

 

Informazio gehiagorik nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin Telefonoa: 945.15.43.41 E-maila: aratz@ikanet.net

igo
IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341
A | xhtml | CSS