Ekainaren 12an burutu zen The man in the moon tabernan VIII. Kultur Txapelketako finala. Aurreko asteetan euskaltegietan egindako kanporaketen ondoren, zortzi taldek lortu zuten finalera iristea. Finalean 12 galderari erantzun behar izan zieten. Galderen txanda bukatutakoan, bi talderen arteko berdinketa gertatu zen. Imanol Mirandaren Guraso Taldeko partaideak, berdinketa hausteko egin zitzaizkien bi galderei zuzen erantzun zietenez, aurtengo txapeldunak suertatu ziren; beraz, VIII. ekitaldi honetako 1. saria, -afaria talde osoarentzat eta 120 euro-, irabazi zuten, eta 2. saria –afaria talde osoarentzat-, berriz, Irune Urteagaren taldeak eskuratu zuen.
Bestalde, tabernan zegoen jendeak ere izan zuen lehiaketan parte hartu eta hainbat sari irabazteko aukera. Esan gabe doa giro ezin hobea sortu zela han bildutakoen artean.
ZORIONAK TXAPELDUNEI eta TXAPELDUNORDEEI!!!
