ikagasteiz-ren webgunea

berriak

Sahara. Garazi Hach Embarek Irizarrekin hizketan

Garazi Hach Embarek Irizarrekin hizketan.

Noiz: 2010eko martxoaren 22an.

Non: Aldabe Gizarte Etxean

Ordua: 11:00etan

Garazi Hach Embarek Irizar da Saharako kausak Euskal Herrian duen ahotsik ezagunetakoa. Salem Hach Embarek sahararraren eta Gurutze Irizarren alaba, Madrilen jaio zen, baina egun gutxi zituela eraman zuen amak Afrikako errefuxiatu eremuetara eta han eman zuen haurtzaroa, 12 urterekin Euskal Herrira itzuli zen arte.

gehiago irakurri

Zergatik ez zoaz Zelanda Berrira? 3

aupa lagunak!

Zemouz hor? (hau bai galdera erretorikoa!), ziur hor prakak bete lan zabiltzatela... ANIMO ETA EUTSI!!

 

 Benetan... ia-ia gaizki sentitzen naiz, ni hemen horren aske… Edonola ere, ez da erraza izan; jada 5.050 km egin ditut eta azkenean Melbournen nago, Tasmaniarako bidean.

Distantzia baino latzago egin zait batzuetan bakardadea eta natura: beroa gehienetan (45 C), hezetasuna (hasierako egunetan), haizea (hori bai latza, hori!!) eta azken egun hauetan euria eta hotza (konbinatu ederra!).

Munduaren ipurdian nagoela, hasierako egitasmoa irauli ez irauli zalantzan egon banaiz ere, Zelanda Berrira joatea erabaki dut...

 

Beno, family!! Besarkada handi bana!! Zaindu!!

 

Aitor Fernandez de Ortega (IKAko irakaslea)

 

Argazkiak ikusi nahi badituzu sakatu helbide honetan:

gasteiz.ikanet.net/euskara/argazkiak/Zergatik ez zoaz Zelanda Berrira

igo
IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341
A | xhtml | CSS